XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Eta sinestu al zenuen? - Hasieran bai, baina oso arraroa iruditu zitzaidan.

Ez zuten interes handirik ageri non egon zitekeen galdetzen eta gainera ihes egiteko arrazoirik ez zuen.

- Torturatik ihes egiteko agian? - Horixe pentsatu nuen nik, ezin zuela gehiago jasan eta ihes egitea erabaki zuela.

Baina orain gezur hutsa zela konturatu nahiz, beraiek ere ez dute sinesten egin duten muntaia, komedia bat da dena, torturaz hil dute...

- Zenbat egunez egon zinen Intxaurrondoko koartelean guztira?

- Hiru egun bete nituen han, inolako berririk hartu gabe, zer pentsatu ez nekiela.

Gero Madrilera eraman ninduten DGSra.

Bost egun eman nituen han.

- Han ere torturak jasan zenituen? - Hantxe ere bai.

Goardia zibilek torturatu ninduten eta gainera egun batez uniformedun batzuk kolpeak eman zizkidaten eta izotzezko poltsak jarri lepondoan.

Uniformeak ez zirela Goardia Zibilarenak konturatu nintzen, koloreagatik eta ikur ezberdinak zeuzkatelako.

Haiek ohartu ziren eta marinakoak zirela adierazi zidaten, Intxaurrondokoak baino askoz gogorragoak zirela.

Gero Audientzia Nazionalera eraman ninduten eta bertatik presondegira igaro, epaileak kargurik gabe libre utzi arren fiskalak errekurtsoa aurkeztu zuelako.

Ezer ez geneukan arren garbi dago gure askapena gibelatzen saiatu zirela, salaketarik egin ez genezan.

- Zer moduz sentitzen zara orain? - Oso txarto Mikel betirako galdu dudala ziur nagoelako, baina bestalde gure herriak eman duen erantzuna adorea ematen dit.

Mikel orain ez da gurea edo sendiarena, herri guztiarena baizik, (...).